Aurtengoan larunbatez ospatuko da San Martin eguna eta asteburu guztirako antolatu ditu ekintzak kultura batzordeak. Gaur, ostirala, 4. DBH-ko ikasleek ikas-bidairako dirua ateratzeko talo jatea antolatu dute. Larrunarri frontoian izango da arratsaldeko 8etatik aurrera. Bihar, San Martin egunean, meza izango da San Martin ermitan. Jarraian, hamaiketakoa emango da Zazpiturri elkartean eta ondoren jubilatuen bazkaria egingo da Beartzana jatetxean trikitilari eta bertsolariek alaiturik. Igandean berriz, Amezketako Perie egingo da Larrunarri frontoiak goizeko 10:30etatik aurrera. Gozatu asteburuaz eta San Martin egunaz!