Urtero bezala, txertaketa kanpaina martxan jarri du Osakidetzak. Urriaren 9tik irekita dago hitzordua hartzeko aukera, eta batez ere arrisku-talderen batekoa diren kideei eta 60 urtetik gorakoei dei egiten zaie txertatzeko. Gripearen txertoa Amezketan bertan hartu daiteke eta Covid-arena berriz, Alegian.