Joan zen urtean egin zen modura, aurten ere nekazal makineriaren IAT/ITV azterketak pasatzeko egunak antolatu dira eskualdean, puntu desberdinetan.
Hona hemen azterketa egunak eta guneak:
URRIAK 6 | TOLOSA: Bellota zegoen pabiloiean, Usabalen |
URRIAK 7 | ALBIZTUR: Herrigunean |
URRIAK 14 | ASTEASU: Sutxard pabiloiean |
URRIAK 19 | AMEZKETA: Udaletxe aurreko enparantzan |
URRIAK 20 | ALEGIA: Bazurka industrialdean, Auzo Txikin |
URRIAK 21 | ANOETA: Edurka pabiloiean |
URRIAK 26 | ZIZURKIL-BILLABONA: Txermingo kamioi aparkalekuan |
URRIAK 27 | LIZARTZA: Frontoi inguruko aparkalekuan |
URRIAK 28 | BIDANIA-GOIATZ: Herriko plazan |
AZAROAK 10 | BERASTEGI: Elizaren ondoko aparkalekuan |
AZAROAK 22 | BERASTEGI: Elizaren ondoko aparkalekuan. |
Txanda hartzeko 943626300 zenbakira deitu behar da edota www.itevelesa.com webgunean hitzordua hartu.
Ikuskapenaren kostua 43,95€ dira eta esku dirutan ordaindu behar da.