Amezketako Udalak pilota jaialdia antolatu du urriaren 13rako. Jaialdi honi promozioko 4terdiko partida batek emango dio hasiera 9:15etan. Jarraian, Jokin Altuna amezketarrak jokatuko du 4terdiko txapelketako partida Artolaren edo Agirreren aurka (aurreko asteburuan sailkatzen dena). Promozioko 4terdiko beste partida batekin itxiko da jaialdia.

Partidak Larrunarri pilotalekuan jokatuko dira eta sarrerak www.entradasfronton.com helbidean eskuratu daitezke edo egunean bertan leihatilan 20:00etatik aurrera.