Dakizuen bezala facebooken asteazken eguerdiko 13:00etan “atsegin dut” gehien jasotzen zituen pintxoak irabazten zuen publikoaren saria. Galeper kabia eta  mini hanburgesa berdinduta gelditu ziren ordu horretan eta zozketaz mini hanburgesak irabazi zuen publikoaren saria! Atzo eraman genion irabazleari herriko ekoizleen produktuekin osatutako saskia. Pintxo hau egin zuena Rakel Ladron izan zen!! ZORIONAK!!!

Epaimahaiaren saria berriz Aitziber Arteagak irabazi du metagoxo pintxoarekin!! Berak ere jaso du Amezketako ekoizleen produktuekin osatutako saskia!! ZORIONAK!!

 

 

Zuek ere produktu hauek eskuratu nahi badituzue hurrengo estekan aurkitu dezakezue ekoizleen inguruko informazioa:

Amezketako produktuak