Amezketako Gizarte-zerbitzuetako zuzeneko telefono berria 943 055 999 da.
Orain arte, herritarrek udaleko telefono nagusira deitzen zuten gizarte-zerbitzuekin hitzegiteko, eta deia pasatzen zitzaien zerbitzuko administrariari edo gizarte-langileari. Orain, berriz, herritarrek, 943 055 999 telefono berrira deituta zerbitzuko bi udal langileek zuzenean artatuko diete.

Bestalde, gizarte-zerbitzuetako ordutegia ondorengoa dela gogorarazten dizuegu:

Astelehena: 12:30-14:30
Asteartea, asteazkena eta osteguna: 8:30-14:30

Eta baita ere gogoratu pertsonalki artatua izateko aurretiazko zita hartu behar dela telefono berrira deituta edo udalera bertaratuta.