by Amezketako udala | 2023/11/06 | Berriak
Hemen da azaroko agenda, hilabete honetan zehar herrian zehar izango diren ekitaldi ezberdinekin. Eskerrak hemendik ekintza hauek antolatzen ari zareten herriko eragile guztioi!
by Amezketako udala | 2023/11/03 | Berriak
2006an onartu zen Plan Orokorrak Jauregi Haundiko eremua zehaztu zuen Amezketan etxe berriak egiteko gune nagusi gisa. Garai hartan onartu zen hirigintza jarduketa eremua, lotuta zegoen Jauregi Haundi eraikineko eranskina botatzearekin, bertatik bidegorria pasa ahal...
by Amezketako udala | 2023/10/31 | Berriak
Bihar, azaroak 1, meza nagusian argizaiolak piztera animatu nahi zaituztegu! Belaunaldiz belaunaldi herriko emakumeen esku egon da etxekoen hilobia zaindu eta bertako argia piztearen ardura. Azken urteetan, ordea, kolokan ikusten dugu transmisio honen indarra. Emakume...
by Amezketako udala | 2023/10/27 | Berriak
Bihar, urriak 28 larunbata, haize boladen iragarpena dela eta ez da San Martingo Etxolaren itxiera festarik izango. Beraz, aurtengo denboraldia bukatutzat emango da etxolaren zerbitzuari dagokionez. Eirek eta Jokinek ondorengoa adierazi nahi dute: Iepa Etxolazaleok:...
by Amezketako udala | 2023/10/25 | Berriak
Urteroko moduan, Zazpi Iturri Elkarteak gaztain jatea antolatu du urriaren 31rako. Izen ematea Zazpi Iturri elkartean bertan, Arkaipe jatetxean edota 695 76 28 43 telefonoan egin daiteke urriaren 30era bitartean.
by Amezketako udala | 2023/10/24 | Berriak
Urtero bezala, aurten ere, hasi dira martxan dantza ikastaroak Ixoneren eskutik. LH6ra arteko haurren kasuan, Guraso Elkartearen bitartez egin da izen ematea, baina, DBH1-etik aurrerako ikasleek ere badute aukera dantza saio hauetan parte hartzeko. Ostiral...