Larunbat honetan, azaroak 25, Albitzuri-haundi txapelketa izango da Larrunarri frontoian. Lau urtez behin egiten den txapelketa arrakastatsuan, 7 harrijasotzailek hartuko dute parte; 10 minutuko denboran zeinek altxaldi gehien eman izango da erronka. Sarrerak salgai egunean bertan izango dira, saioa hasi baino orduerdi lehenagotik hasita.