Gaur argitaratu da Lehendakariaren Dekretu berria, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak 2021ean testu bakar batean lehen aldiz bateratu eta eguneratzen dituena, alarma-egoeraren deklarazioaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.
Aipatu Dekretuak egokitzapen eta hobekuntza zehatzak jasotzen ditu zenbait artikulutan, besteak beste:
– Erkidego barruan mugikortasuna ahalbideratzen da, inolako mugarik gabe.
– ezabatu egingo da 500etik gorako intzidentzia-tasa metatuaren erreferentzia, udalerriko murrizketak zehazteko. Kontuan izan da une honetan ez dagoela udalerririk ia erregistro horren gainetik.
– Lan-eskaintza publikoen eta astialdiko jardueren garapenerako bide emango duen ebazpena sartu da.
Bestalde, gogorarazi behar da gaur egungo neurri batzuk indarrean jarraitzen dutela, hala nola:
– Gehienez lau pertsonako taldeak
– Gaueko mugigarritasuna mugatzea, 22:00etatik 06:00etara.
– Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia 21:00ak.
– % 40ko edukiera 150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa, 150m2-ra arteko azalera dutenetan. Edukierak murriztuta daude, halaber, kultura- eta gizarte-ekitaldi guztietan.
– Gehieneko edukia mugatuta dago kultu-zentroetan, % 35ean.
– Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.
Goian aipatu Dekretua hemen aurki daiteke: DEKRETUA