Iaz ospatu zen lehenengo aldiz mondeju eguna Amezketan, “Mondejua eta Amezketa, zaletasuna baino+” lelopean. Tolosaldean turismo jasangarria sustatzeko, Tolosaldea Garatzenek Europako Next Generation funtsetatik lortutako diru laguntza baliatu da egun hau antolatzeko.

Urriaren 12an izango da aurtengo edizioa, eta aurrekoan bezala, herriko jatetxe eta tabernarien postuak jartzeaz gain, etxean mondejuen tradizioa mantendu dutenei beraien mondejuekin postua jartzeko aukera emango zaie.

Beraz, postua jartzeko interesa dutenek, udalera jo dezatela izena emateko irailaren 13a baino lehen. Aldez aurretik esan, albiste honetan zintzilikatu den dokumentua entregatu beharko dutela izena ematerako garaian. Postuan beharko duten materialaren inguruko dokumentua da.

MONDEJU EGUNERAKO POSTURAKO MATERIALA

Hemen jarraian dagoen loturan ikusi ditzakezue iazko egunak utzi zituen irudi zoragarriak!!

 

MONDEJU EGUNA 2023