Maiatzean hasi ziren papelera pareko errepidean ur saneamentuko hodiak pasatzeko lanekin. Ordutik orain arte, errepidea, norabide bakarrean egon da erabilgarri, semaforo batek txandak zuzentzen zituelarik.

Eremu horretako hoditeria sartzeko lanak amaitu ondoren, semaforoa kendu dute eta errepidea, berriro ere, bi norabideak erabiltzeko moduan dago.

Oraingoz hormigoiarekin utzi dute errepidea, izan ere, Ugartetik hasi eta Ergonerainoko asfaltatze lanak, obra guztiaren amaieran egingo dituzte.