Benetan oparoa da herritar gaztea egiten ari den ibilbidea, arrakasta eta garaipenez betea. Hain zuzen ere, buruz-buruko hirugarren txapela jantzi berri du pilotariak, ez da marka makala. Hori horrela, bihar, asteazkena, omenaldia egingo zaio Jokin Altuna pelotari amezketarrari Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Amezketako Udalak antolatuta. 18:30ean emango zaio ekitaldiari hasera herriko plazan. Pernando amezketarra Kultur Etxean jarraituko du ekitaldiak eta Mikel Arteaga alkateaz gain, bertan izango dira, Goizane Álvarez, Kirol eta Kultura diputatua, Eider Mendoza, ahaldun nagusia eta Itziar Lete, Gipuzkoako Pilota Federazioko Lehendakaria.

Gipuzkoako Foru Aldundiak harrerak Aldundian egin izan ohi ditu, baina oraingoan Udalarekin batera omenaldia Amezketan egitea erabaki da.
Beraz, bihar asteazkena arratsaldeko 18:30ean, gonbidatuta zaudete ekitaldira.