Ekainak 20, osteguna, gaueko hamaikak hamar gutxiagotan sartuko gara udan. Udako solsistizioa, urteko gaurik motzena eta egunik luzeena. Gure arbaso aintzinekoek ere ospatzen zutena. Mitologi eta bestelako sisnesmenak oinarri, erritu paganoekin ospatu izan dena.

Ekainak 23, igandea, San Juan bezpera. Kristautasuna, mitología, sinismenak eta garai bateko erritu paganoak elkarrekin nahasten diren eguna.

Horregatik, ekainaren 21etik 23ra bitartean “San Juan sorta” deitzen zaion kuttun edo amuletoa eskuz egiteko aukera izango da. Esanahi jakin bat duten zazpi landarerekin osaturiko lore sorta bat da. Etxeak eta bertako bizidunak, urte guztian zehar gaitz eta energia ilunetatik babesteko gaitasuna duena. Gure etxerako edo maite ditugun beste edozeinenerako balio dezake.

Aurtengo sorta berriari tokia egiteko, iaz egindako sorta, sua pizteko edo sutan erretzeko erabiliko dugu.

*Ekainak 21, ostirala, 16:00-18:00 bitartean, azokarekin batera postu bat izango da plazan. Bertan, azalpenak entzunez, sortak egiteko aukera izango da.
*Ekainak 22 eta 23, San Martingo Etxolan, sortak egiteko landareak izango dira eskuragarri.