Aurreko jardunaldian Oñatiren aurkako kanporaketa gainditu ostean, asteburu hontan ere partidak izango ditu Amezketako ordezkaritzak. Oraingo txandan Bergarako taldeari egin beharko diote aurre pilotariek. Ostiralean izango dira partidak Bergaran. Herrian jokatuko diren itzulerako partidak, maiatzaren 24ean izango dira, 19:30ean Larrunarri pilotalekuan. Zorterik onena taldeari beraz!

Honez gain, larunbatean (maiatzak 18) Talentudunen Final Aurrekoak jokatuko dira Amezketan, 16:00etan hasita, Alebin eta Infantil mailan.

Asteburu honetan ere, badugu zerekin gozatua!!