Dagoeneko jakingo duzue, etxeetan sortzen den hondakin organikoa bildu eta dagokion edukinontzira botatzeko poltsak, Udaletxean eskuratu daitezkela. Udaletxeak herritarren arretarako duen ordutegia soilik goizez izaten denez, hemendik aurrera, herriko liburutegian ere eskuratu ahal izango dira poltsak. Liburutegiaren ordutegia ondorengoa da astelehenetik ostiralera: 17:30-19:30. Beraz, esandakoa, poltsa konpostagarriak eskuratu ahal izango dira astelehenetik ostiralera:

-Udaletxeko bulegoetan: 8:00-14:00

-Liburutegian: 17:30-19:30