Ondarreko langara doan bidearen egoera ikusita, hau txukuntzeko auzolana antolatu da datorren larunbaterako. Beratzeagako aparkalekuan elkartuko gara eta taldeetan banatuta, ur erretenak egin, bide bazterretako sasi eta adarrak kendu eta oinezko bideen txukunketa egingo dugu.

 

DATA: AZAROAK 18

ORDUA: 8:00

TOKIA: BERATZEAGAKO APARKALEKUA

 

Ahal duenak pala, atxurra edo aizkora ekartzea komeni da. Hamaiketakoa, seguroa eta gainontzeko herramientak  Udalak jarriko ditu.