Amezketako Udalak eta Jauregiko lurjabeek sinatu berri duten hitzarmenak bertan etxeak egiteko plan partziala egitea aurreikusten du. HIrigintza eremu hau gaur egungo legedira egokitu behar da eta horretarako plan partzial bat egingo da, obrak hemendik bi urtera hasteko helburuarekin. Egingo den plan partzial honen eta adostu den hirigintza hitzarmenaren inguruko azalpenak emateko herri bilera informatibo bat egingo da ostegunean, arratsaldeko 7etan, kultur etxeko areto nagusian.