Zazpitturri dugu Amezketako altxor handienetako bat. Aralarren egiten duen euria harkaitzetan flitratu eta lur azpian pilatzen da, gero, lur azpiko erreketatik bidaiatu eta zatirik handiena Zazpitturrin ateratzen delarik. Gune natural garrantzitsua dugu beraz Zazpitturi. Aralarko parke naturalean kokaturik, biodibertsitaterako funtsezko lekua da, amezketarron gehiengoak ere bertatik edaten dugu, papertegiak ere Zazpitturriko ur garbia erabiltzen du eta Zazpitturri zentralean elektrizitatea sortzen da bertako urarekin. Amezketarentzat duen garrantzia denok ezagutzea garrantzitsua dela pentsatuta, Amezketako Udalak Zazpitturriko Uraren Ibilbidea prestatu du, eta ostegunean inauguratuko da goizeko 11:00etan Pello Zabala Gunetik hasita.