Españako Aldizkari Ofizialean atzo argitaratu eta gaur indarrean sartu da Gobernuaren Dekretu berria zeinaren bitartez musukoaren erabileraren derrigortasuna kalean bertan behera geratzen baiten.

 

Halere, Dekretu horretan ere jasotzen dira musukoa erabiltzeko derrigortasuna mantentzen diren kasuak eta ondorengoak dira:

  1. Erabilera publikoko edozein espazio itxitan edo jendearentzat irekita dagoen edozein espaziotan.
  2. Aire zabaleko guneetan egiten diren ekitaldi jendetsuetan, bertaratutakoak zutik daudenean. Eserita badaude, derrigorrezkoa izango da pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tartea mantendu ezin denean, bizikide taldeak izan ezik.
  3. Aireko, autobuseko edo trenbideko garraiobideetan, bidaiarien nasak eta geltokiak barne, edo teleferikoan, bai eta bederatzi plaza arteko ibilgailuetan (gidaria barne) bidaiarientzako garraio publiko eta pribatu osagarrietan ere, baldin eta turismo-ibilgailuetako bidaiariak etxebizitza berean bizi ez badira. Ontzi eta itsasontzien espazio itxietan, 1,5 metroko segurtasun-tartea mantendu ezin denean, bizikidetza-taldeak izan ezik.

 

Jarraian goian aipatu Dekretua: Real Decreto