Zabalik da dagoeneko, 2023ko uztailaren 25arte,  2023/2024 ikasturterako Imsersoko oporraldi programan izena emateko epea eta Amezketako Udalak mezu hau web orriaren bitartez zabaltzen du, herrian zabaltzeko eta Amezketako jubilatuei helarazteko.

 

Programan parte hartzeko baldintzak ondorengoak dira:

  • Espainiar Gizarte Segurantzako Sistemaren jubilazio pentsionista izatea.
  • Alarguntasun pentsionista izatea, 55 urte beteta edo eta gorakoa izanik.
  • Beste pentsio moten edo eta langabeziko prestazioen onuradun izatea, 60 urte beteta edo eta gorakoa izanik.
  • 65 urte beteta edo eta gorako Gizarte Segurantzako Sistemaren titular edo onuradun izatea.

 

Pentsionisten ezkontide edo izatezko bikoteek laguntzaile moduan parte har dezakete. Hauei ez zaizkie baldintzak eskatuko .

 

Eskaerak norberak on line egin ditzakeeta baita ere Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan. Tel.: (943) 65 31 89

 

Informazio gehiago Españako Instituto de Mayores y Servicios Sociales-en telefonoan, 912 667 713, eta ondorengo webgunean aurki daiteke: Imserso oporrak